KALITATE POLITIKA
 
AENOR ziurtagiria

Portugalete Berregokitzeko Hirigintza Sozietatea SA (SURPOSA) Portugaleteko alde zaharra Birgaitze Integratuko Guneen Erregimenaren baitan lehengoratzeko eta zaharberritzeko asmoz sortu zen. Haren zuzendari gerenteak sozietateak eskaintzen dituen zerbitzuak hobetu nahi ditu, Portugaleteko herritarrek euren beharretarako egokiak direla eta asebetetzen dituztela iritzi diezaioten.  Horrez gain, aplika dakizkiokeen legezko nahiz arauzko baldintzak eta bestelako eskakizunak bete nahi ditu. Hala bada, SURPOSAk Portugaleteko Udalerako hirigintza tresna izan nahi du, helburu hau lortzeko, funtsean: udalbatzak udalerri osorako onartutako hirigintza plangintza egokiro kudeatzea eta gauzatzea.
SURPOSAk jarduera hauek egiten ditu, besteak beste:

  • Birgaitze plan bereziak prestatzen ditu.
  • Hirigintzako plan eta proiektuak prestatzen ditu, zama eta onuren banaketari buruzkoak barne.
  • Eraikin mota guztiak berritzeko proiektuak idazten ditu.
  • Birgaitze jardueretako eraikuntzako lanak gauzatzen ditu, baita Birgaitze Plan Berezia edo Hiri Antolamenduko Plan Orokorra gauzatzea dakarren edozein lan ere.
  • Azterketa soziourbanistikoak prestatzen ditu, eta haien jarraipena egiten du.
  • Lurzoruaren programazioa eta prestaketa sustatzen du, birgaitze plan berezien zehaztapenak gauzatzeko.
  • Desjabetze espedienteen idazketan eta kudeaketan laguntzen du.
  • Sozietateak behar duen beste edozein dokumentu tekniko eta juridiko prestatzen du.
  • Ibilgailu arinetarako emakida administratiboko erregimeneko lurrazpiko aparkalekuak kudeatzen ditu.

 

Hobekuntza horien lehen urrats gisa, SURPOSAn UNE-EN ISO 9001:2008 arauaren araberako Kalitatea Kudeatzeko Sistema bat ezartzea erabaki du zuzendari gerenteak. Horrek SURPOSAk egingo duen proiektu bakoitzari erantzun zehatz bat emateko aukera eskainiko du; antolamendurako eraginkortasuna areagotuko du; zerbitzuen eskaintzan kolaboratzaile dituen beste erakunde batzuekiko harremanak sendotuko ditu; langileak motibatuko ditu, eta Portugaleteko herritarren bizi kalitatea hobetzeko balioko du.  

SURPOSAn Kalitatea Kudeatzeko Sistema hori ezarri ahal izateko, zuzendari gerenteak berebiziko garrantzia eman dio langileen trebakuntzari eta profesionaltasunari, eta bermatu egin du SURPOSAk beharrezko bitarteko tekniko guztiak dauzkala zerbitzuak modu egokian emateko.

SURPOSAren Kalitatea Kudeatzeko Sistemaren jarraipena behar bezala egiteko, zuzendari gerenteak sozietatearen izaerarekin bat datozen kalitate helburuak onartu ditu.  Kalitateari buruzko helburu horiek aldian behin aztertu behar dira, beharrezkotzat jotako neurri zuzentzaileak, prebentzio neurriak eta hobekuntza neurriak hartzeko eta Kalitatea Kudeatzeko Sistemaren funtzionamendua bermatzeko. Era berean, zuzendari gerenteak egiaztatu egin du ezarritako sistemak eraginkortasunari eutsiko diola barne auditoretzak eginda eta hura aldian behin aztertuta. Modu horretan, sozietatea etengabe hobetuko da.

SURPOSAko zuzendari gerenteak informazio eta motibazio plan egoki bat garatu du, kalitatearen gaineko politika antolakuntzaren maila guztietan uler eta onar dezaten.

Portugaleten, 2012ko irailaren 17an

 

 

 

 ZUZENDARI GERENTEA
On Jose Antonio López Ansareo

 

 

 

 ZUZENDARI GERENTEA
On Jose Antonio López Ansareo