APARKALEKU INFORMAZIOA

SURPOSAk erregulartasunez esku hartzen du zenbait udal aparkalekuren sozietate sustatzaile gisa, Portugaleteko Udalaren aginduz. Marcos Escorihuela y Conesa plazan eta Alonso Allende Taldean 1994an eraiki ziren egoiliarrentzako aparkalekuak, eta orduz geroztik egiten ditu SURPOSAk halako lanak.

Aparkalekuen kudeaketak barne hartzen ditu proiektua prestatzeko fasea, eraikuntza eta ondorengo ustiapena edo merkaturatzea, eta jarduera horiekin lortu nahi diren helburuen artean honako hauek daude, besteak beste: ibilgailuak zaintzeko aukera eskainiko duen zerbitzu bat ematea eta kanpoan oinezkoentzako edo beste erabilera batzuetarako gune huts gehiago izatea, baita haien kokalekuaren ingurunea urbanizazioak, plazak, jolasteko guneak eta kalitatezko espazio publikoak sortuz hobetzea ere.

Horrez gain, SURPOSA txandatze erregimeneko San Rokeko eta Zubi Aldeko aparkalekuen titularra da. Horien kasuan, industria errentamendu bana dauka hitzartuta VINCI PARK eta UNI2 enpresekin, hurrenez hurren. Enpresa horiek zenbait erabilera aukera eta Portugaleteko merkatarien elkarteko saltokietan erosten duten kontsumitzaileentzako abantaila gehigarriak eskaintzen dituzte.

Zer egin dugu. SURPOSAk aparkaleku hauek sustatu eta esleitu ditu: Marcos Escorihuela y Conesakoa (237 plaza), Alonso Allendekoa (117 plaza), Antonio Truebakoa (142 plaza), San Rokekoa (700 plaza eta 18 motozikleta), Los Hoyosekoa (457 plaza) eta Zubi Aldekoa (421 plaza). Horrez gain, SURPOSAk Juan José Conde Pelayoko aparkalekuko 214 plazen erabiltzaileen hautaketa eta esleipena kudeatu du Portugaleteko Udalarentzat.

aparcamientos Zubialde


Zer egin nahi dugu.

aparcamientos La Atalaya

Edozein zalantza argitzeko, deitu telefonoz Surposaren bulegora edo agertu bertan.

Kokapena   Santa Maria Kalea, 1-2º Solairua
Telefonoa   94 472 93 00
Email   surposa@surposa.org

Izan ere, datozen puntuetan ageri diren datu eta prezioak orientagarriak besterik ez direnez, aldatu egin daitezke, eta, hortaz, ez dira lotesleak.