PORTUGALETETIK ZEHAR, BISITA BAT

Santa Clara komentua:

XIX mendean zehar karlista gudetan kuartel izan zen apaindu gabeko Barroko estiluko eraikuntza hau, mende bukaeran komentua berritzeko asmoa jaio zen arte. Gaur egun Kultur Zentroa dugu.

  santa clara
basílica de Santa María  

Santa Maria Basilika:

Estilo Gotiko - Errenazentista da Basilika hau, colore beltzeko hareharriz landuta. Bere planta bost tartetako hiru nabeko eredua da, erdikoa zabalena izanik. Ez dauka gurutzerik eta soilik nabe nagusia abside poligonalean erramatatu egiten da.

Bere barnean XVIgareen mendeko hiru kaleetan banadutako bost pisuko errretaula handientsua aurkitzen dugu. Basilika behatokian kokatzen da, itsasadarraren bokalea menderatu dezakegun harri talaia dominazio leku izanik bai hiribildua eta itsasadarraren gain. Elisa hau Portugalete eta Bizkaiako punturik estrategiko eta erreferentenetarikoa bihurtu zuen kokapen hau.

Salazar dorrea:

1380 an eraikia leku ezin hobea zen pertsona eta merkantzien pasua kontrolpean izateko. 1934ko sutearen ondoren berreraiki zen, museoa jatetxe bategin barnean bihurtuz.

  Torre salazar
   

Udaletxea:

Estilo neokasikoarekin 1883an eraiki zen oraingo erikuntza, apaingarri xehetasun giza koloma korintioak, burinez forjaturiko balkoiak eta aurrealdeko Hiribilduko armarria nabari ditzakeguz.

El mareometro:

Churruca Kaian jarritako elementua, mareak neurtzeko balio du.

Mareómetro Portugalete  
kiosko  

Musika kioskoa:

Solar Plazako erdiandean kokatzen da eta 1912an eraiki zen Emiliano Pagazartundua arkitektuagatik.
Estilo eklektikoan mudejarren nabariarekin burdinez eraikita dago

Industria museoa:

"Itsas etxea" bezala ezaguturiko eraikina. Rialiak industria museoa barne hartzen du. Museo hontan historia, etnografia eta inguru hontan garrantzi handiko diren hiru gaien, gizona, burdina eta itsasoaren inguruan bizi izan ziren artea aurki ditzakegu.

Rialia-Industria museoa, gozatu, hausnartu eta iraganataz ikasi, langile-klaseari gorazarre egin eta arte mugimendu berriak ikus dezakegun tokia dugu.

  Museo de la industria
 

Victor Chavarri Oroigarria:

Udalbaitzaren aurrean Portugaleteko gizonik garratszitsuenetariko bati egindako oroigarria eraikitzen da.
Iinjineru zibil honek Bizkaiko industrializazio prozesu eta garapen ekonomikoan funtsezkoa izan zen.

Bizkaia zubia:

Portugalete eta Getxo herriak batzeko, itsasontzi handien nabigazioa oztopatzen ez zuen zubi bat egin behar zenez, 1893an burdinezko zubi hau egin zen. Mota honetako lehenego zubia izan zen mundu osoan, eta gaur egun, honelako 9 bakarrik gelditzen dira funtzionamenduan.

Zubiaren eraikuntza erronka zaila suposatu zuen 3 oztopo gainditu behar izan zituelako. 1) Bi herrien arteko distantzia. 2) Kokalekua, korrronte eta ekaitz handiko zonaldean eraikita baitago. 3) Itsas trafiko handia.

Zenbait proposamen ostean, konponbidea zubi eseki bat eraikitzea izan zen. Eraikuntza, hurrengo elementuez eta moduan osatuta dago: 62 metroko 4 pilare. Pilare hauek, 8,2 metroko zabalera eta 45,1 metroko altuera duen taula bat eusten dute. Taulatik, ontzitxo-mugikor bat esekita dago. Ontzitxo-mugikorra, 18 kable zeiharrez esekita dago. Kable zehiar hauek, oszilazioak sahiesteko konbinatuak daude.

Bizkaia Zubiaren eraikuntza, lan aitzindaria izan zen, eta Alberto de Palacio arkitektoari erronka ezezagunak sortuarazi zizkion. Arkitekto honek, frantziar jatorria zuen Fernando Arnodin kontratistaren laguntza izan zuen.